XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Behin Edurnek egin zuen hori, eta grazia egin zigun Haritzi eta niri; harrezkero egunero egiten genuen kox-kox elizako atean hirurok batera, eta barre egiten genuen, eta eskolarantz jarraitzen genuen gero, egunero bezala.

Goiz hartan, ordea, ez genuen barrerik egin.

Atea kox-kox jo genuenean, kriiik! ireki zen, eta irudi ilun bat agertu zitzaigun aurrean.

Eskale baten traza hartu genion. Hura isilik gelditu zen guri begira, eta gu ere bai hari begira.

Nik, orduan, eskua luzatu eta hamaiketakoa egiteko neraman otartekoa eskaini nion.

- Eskerrik asko -eta hartu egin zidan, irribarrez.

Jiratu eta eskolarantz abiatu ginen lasterka.

- Zaudete pixka batean deitu zigun atzetik. Neuk ere badut zerbait zuentzat.